BANAKETA


rete2.jpg



1. Definizioa



Banaketa marketinaren tresna bat da. Honen barruan estrategia, prozesu eta aktibitate multzo bat dago, zeinaren bidez, beharrezkoak diren produktuak produzitzen diren lekutik kontsumitzailearentzat eskuragarri egongo diren leku batera eramango diren kantitate zehatzean, kontsumo egoera onenean eta kontsumitzaileak nahi duten edota behar duten leku eta momentuan.

Banaketa, marketing mixaren barneko hirugarren puntua da. Banaketa sektore zabala da eta honi esker ere, enpresak arrakasta du. Hau da, enpresa baten arrakasta ez da bakarrik bere errendimenduaren araberakoa, baizik eta marketing kanal osoaren errendimendu onaren araberakoa.



Banaketari buruzko beste aurkezpen bat


2. Helburua




Bere helburua, produktua eskatutako kantitatean azken kontsumitzailearen edo eroslearen esku jartzea da, behar duen momentuan eta eskuratu nahi duen lekuan. Horretaz gain, produktuaren informazio, promozio eta presentazio aktibitate batzuk burutzea inplikatzen du saltokietan bere erosketa estimulatzeko helburu gisa. Hau dena, kostu arrazional batean egin behar da, kontsumitzailea edo eroslea ordaintzeko prest egoteko. Banaketak, denboraren, tokiaren eta jabegoaren erabilera sortzen du. Bestalde, baliabide ekonomikoen asignazio hobeago bat onartzen du errazten dituen trukeei esker.


3. Motak



canal-distribucion2.jpg
-Banaketa esklusiboa: Bitartekariari lurralde edo merkatu esparru batean saltzeko esklusibotasuna eman ohi zaio, eta trukean ekoizle horren produktuaren lehiakide izan daitezkeen produktuak ez saltzeko konpromisoa hartzen du bitartekariak. Banaketa esklusiboa salmenta-ahalegin handia eskatzen duten produktuekin egin ohi da, esate baterako automobilekin.

-Hautespen-banaketa: Banatzaile gutxik hartu ohi dute parte banaketa mota honetan, eta bitartekariak baldintza jakin batzuk bete behar izaten ditu, hala nola gutxieneko salmenta egiteko konpromisoa hartzea. Esklusibotasunik ez duenez, ordea, lehiakideen produktuak ere sal ditzake nahi izanez gero.

-Banaketa intentsiboa: Banaketa mota honen bidez, fabrikatzaileari interesatzen zaiona bere ekoizpena ahalik eta saltoki eta denda gehienetara iristea da, horrela bere produktua ahalik eta toki gehienetan ikusgai egoteko. Banaketa intentsiboak kanal luzearen erabilera suposatzen du normalean, eta maiz erosi beharreko produktuekin erabili ohi da.



4. Banaketa baldintzatzen duten faktoreak




Honako faktore hauek kontutan izanda, banaketa modu batekoa edo bestekoa izango da:

-Merkatuaren ezaugarriak: Asko izan daitezke erabili beharreko kanal mota baldintza dezaketen faktoreak, esaterako merkatu bateko kontsumitzaile izan daitezkeenen kopuruak, hauek arlo jakin batzuetan izan ditzaketen kontzentrazioak, salmenten maiztasunak … Esate baterako, merkatua oso kontzentratua badago eta erosle gutxi badago, kanala laburra edota zuzenekoa izango litzateke normalki, eta aldiz, merkatuko kontsumitzaile kopurua handia bada eta erosketa txikiak egin ohi badituzte, banaketa intentsiboa erabiltzea izango litzateke arruntena.

-Produktuen ezaugarriak: Salgai dagoen produktuaren ezaugarriek edo izaera ere asko baldintzatu ohi dute kanal motaren aukeraketa, eta kontuan hartzen diren faktoreak produktuaren prezioa, garaia, itxura, gama, moda, konplexutasuna, saldu ondorengo zerbitzuak, prestigioa, nobedadea … izaten dira gehienbat.

-Lehia: Gure lehiakideek erabiltzen dituzten banaketa bideak ere oso kontutan hartzekoak izango dira, izan ere, hauek aldatzen zailak diren kontsumo ohitura batzuk sor baititzakete kontsumitzaileengan. Gure lehiakideen banaketa motak ongi funtzionatzen badu, ez legoke soberan honen pauso berdinak jarraitzea.

-Estrategia komertzialen helburuak: Azken sail honetan, bi estrategia bereiziko ditugu, zeinak salmentak bideratzeko baliagarriak izan daitezke. Alde batetik, Push estrategia edukiko genuke. Hau marketing estrategia bat da, eta honen bidez fabrikatzaileak sustapen eta salmenta jarduerak bultzatzen ditu deskontu handiak eginez. Kasu hauetan, banatzaileari prezio hobeak, deskontuak, finantzaziorako erraztasunak eta beste hainbat laguntza eskaintzen zaizkio honek salmentak susta ditzan. Beste aldetik, Pull estrategia genuke. Marketing estrategia honi esker kontsumitzailea erakartzen da zuzenean, fabrikatzaileak berak sustatutako promozioen bidez. Gisa honetara, eskari handiagoa sortzen da eta kontsumitzailea banaketa kanalera erakartzen da.


IKUSI BAITA




ERREFERENTZIAK ETA BIBLIOGRAFIA




www.emagister.com/gestion-compras-logistica-euros-198505.htm
www.wikipedia.org/wiki(canal_de_distribucion%c3%B3n
www.promonegocios.net/distribucion/definicion-distribucion.html
www.ricoverimarketing.es.tripocl.com
www.expologistica.com
www.elprisma.com/apuntes/ingenieria_industrial/logisticadeoperaciones

www.elhuyar.com/LHmateriala/Merkaturatzea.pdf
Fundamentos de Marketing