MAKROINGURUNEA


external image cropped-imagen2.jpg

1. Definizioa


Enpresa bat lehiakorra izateko, bere inguruan sortzen diren aldaketekin argi ibili behar da. Makroingurunearen azterketan, enpresaren
eragingunetik kanpo dauden faktoreak hartzen dira kontuan.


microentorno.jpgNormalean, ingurunearen azterketaz hitz egiten denean, datu
makroekonomikoetaz arduratzen da, baina horrez gain, hurrengo faktoreak ezberdinak ere sartu daitezke, hala nola, demografikoak, ekonomikoak, teknologikoak, sozialak, kulturalak eta politiko legalak.


Makroingurunea eta mikroingurunea zer diren argi edukitzea beharrezkoa da. Beraz, makroingurunea eta mikroingurunearen arteko desberdintasuna honako hau da; Mikroingurunea zuzenean eragina duten faktoreak dira, zeinak faktore hauek elkartrukea egiteko garain hurbilen aurkitzen direnak. Aldiz makroinguruneako faktoreek eragina izan arren, ez dira mikroinguruneak ematen dituen bezain zuzenak, hau da, elkartrukean edo komertzio harremanetan bakarrik ez dute izaten eragina baizik eta bizitzako eta gizarteko beste zenbait faktoretan ere eragina izan dezakete.


2. Faktoreak



Aldagai hauek enpresaren eskuetatik kanpo daude, baina zuzenki dute eragina, eta hauen arabera, beste hainbat aldagaien araberaz gain, diseinatu egiten dira marketing estrategiak.
Makroingurunea etengabe aldatuz eta mugituz doa, eta ezin kontrola daiteke, baina bai erabili daiteke makroinguruneko aldaketak kontutan hartuta estrategiak moldeatu, sortu edo egokitzeko.

Honen azterketak egiteko faktore batzuk hartu behar dira kontuan:

- Faktore demografikoa


Biztanleriaren baldintza guztiak hartzen ditu kontuan, hau da, adina, sexua, egoera zibila, familia, datu historikoak etab. sartzen dira hemen.

Demografia oso faktore garrantzitsua da, eragin handia eduki baitezake Marketing Planean. Produktuak nori zuzenduko zaizkion erabakitzea faktore honen menpean dago. Munduko poblazioa erritmo nahiko azkarrean haunditzen ari dela esan dezakegu. Horrek, populazio kopuru haundia eta anitza egoteak, enpresendako reto eta oportunitate ezberdinak egotea eragiten du. Demografiaren analisia 10 urtero egiten da zentsoaren bidez.

Gaur egun, hilkotartasun tasa askoz ere txikiagoa da, hau da, gero eta pertsona heldu gehiago egongo dira gure gizartean. Hori dela eta, beraiei zuzenduriko produktuak sortu beharko dira, horrela fidelizazioa lortzeko, kontsumorako gai izango baitira.

Beste adibide bat jartzeagatik, ikus dezagun Txinan ematen den egoera: duela mende laurden bat baino gehiago, Txinako populazioaren hazkunde geldiezina gelditzeko nahietan, gobernuak lege berria atera zuen. Lege honen arabera, familien seme-alaba kopurua seme bakarrera murrizten zen. Ondorioz, oinordeko bakarra zen semea zaintzera dedikatu ziren. Kapritxo guztiak emateko nahietan, batez-bestean, soldataren %40a gastatzen zuten semearen zainketan. Ez da beharrezkoa egoera horren ondorioz haurrei zuzendutako merkatuan zenbat ate ireki ziren aipatzea. Bat-batean, merkatu horretan enpresendako oportunitate berri asko agertu ziren.


Arituko garen herrialdearen baldintza demografikoei buruzko datuak aurkitzeko erakunde administratiboek publikatzen dituzten erraminta ezberdinetara jo dezakegu. Adibidez, Españako kasuaz aritzerakoan, Erregistro Zibilean begiratzea ondo legoke. Faktore gehienei buruzko informazioa jasotzeko INE (Instituto Nacional de Estadistica) ere oso aproposa litzateke. INE ren helburu nagusienetariko bat, ikerketa makroekonomikoa ahalbidetzea da. Hori dela eta, estadistika sozialak, ekonomikoak eta demografikoak biltzen ditu. Demografiari buruz ateratako boletin nahiko berria ondorenego esteka honetan aurkituko duzue: demografia boletina, 2010eko martxoa. Udal bakoitzak ere normalean bere datuak eskaintzen ditu.

-Faktore ekonomikoa


Industria gaur egungo sektore dinamikoena da, honek sortzen baitu Barne Produktu Gordin eta lan-eskaintza gehien.
Faktore honek enpresa hori zein sistema ekonomikoan murgilduta dagoen esaten digu, merkatu librea baldin bada, monopolioak dauden edo ez, oligopolioak, pertsonen eskuratze ahalmena, eta era honetan gizartea noiz eta zenbat ordaintzeko prest dagoen jakin dezakegu.
Hemen Renta per cápita delakoa nagusitzen da, hau da, herriaren BPG eta hiritar kopuruaren arteko harremana.



Per Capita errenta= Barne Produktu Gordina / Hiritar kopurua


Errentaren hazkundea, langabezi tasa, inflazio tasa, kontsumitzailearen eta inbertitzailearen konfiantza, inbentario mailak, diru aldaketaren tasak, merkataritza-balantzea, finantzazio-osasuna eta merkataritza bazkideen politika, ordainketa balantzea eta etorkizuneko joerak ere ekonomian sartzen dira.

Esan bezala, sistema ekonomikoak ez dira herrialde edota lurralde guztietan berdinak. Herrialdearen nibelaren eta errentaren banaketaren araberako eredu ekonomiko ezberdinak daude. Batzuk biziraupeneko ekonomia dute (economía de subsistencia). Hau da, kontsumitzen dutena, gehienetan, haien nekazaritza eta industria ekoizpen propiotik ateratzen dute. Ondorioz, merkatu aukera gutxi eskaintzen ditu. Beste muturrean, ekonomia industriala dago (economía industrial). Honek, ondasun aniztasunean oinarritzen den ekonomia da, beraz, merkatu aukera asko eskaintzen ditu.

Marketing-eko adituek, arreta haundia jarri behar dute kontsumitzaileen gastu ohitura nagusietan. Arreta hau mantendu behar dute bai munduko merkatu ezberdinen artean, baita merkatu bakoitzaren barruan ere.

Faktore demografikoak azaltzerakoan aipatu dugun bezalaxe, Españako kasuan, datu ekonomikoak INEk eskaintzen dizkigu. Españako Ministeritzak eramaten duen Ministerio de Economía y Haciendan ere begiratu dezakegu

- Faktore teknologikoa


Teknologiak eragin handia izan du gizakiaren bizitza estiloan, kontsumoko ohituretan eta ongizate ekonomikoan.
Aldaketa teknologikoek, berrikuntzak ahalbidetzen dituzte, bai enpresaren eskaintzetan eta baita produktuetan ere.
Faktore hau berrikuntza etengabean dago, beraz prozesu administratiboen efikazia handitzen du, prozesu industrialak, diseinua, makinak, informatika... Gauzak horrela, enpresek teknologiarekin berriztatu behar dira, besteekin konparatuta atzean ez geratzeko
.

Aurrerapen teknologiko horiek, hiru eratara eragin dezakete marketingean:
- Merkatu berriak sortu daitezteke, esaterako, laserra edo robotak.
- Egun existitzen diren industriak kendu edo suntsitu daitezke, adibidez, CDak agertu zirenean, cassetten merkatua ia guztiz desagertu zen.
- Kalteak eragin ditzake teknologia berria ezagutzen ez duten merkatu eta industrietan.

Ondorioz, marketing-eko profesionalak adi egon behar dira teknologiak merkatu ezberdinetan eragiten dituen aldaketekin.

Aurrerapen teknologikoak edozein alorretan gertatu daitezke. Elikaduran eta nekazaritzan egiten diren aurrerapenak dira kontrolatuenak Espainian gutxienez. Honi buruzko informazioa ematen digun erakundea adibidez I.N.I.A. da. Enpresetan emandako berrikuntza teknologikoak INEk ere kontrolatzen ditu, eta horren islada "Innovación Tecnológica en las Enpresas" deituriko inkesta da.


-Faktore kulturala


Kultura bakoitzak bere ezaugarri eta bariableak izango ditu. Adibide argienak erlijioak, baloreak, nazionalitatea edo kokapen geografikoak ditugu.

Marketing-eko adituek argi izan behar dute zeintzuk diren haien produktuaren kontsumitzaileen edota etorkizuneko kontsumitzaileen balore kulturalak. Adibidez, akats larria izango litzateke ezkontzea ezinbestekoa dela uste duen gizonezko merkatuari "zertarako behar duzu beste pertsonaren bat zure ondoan?" (helduen solteriaren aldeko iragarkia) bezalako eslogana zuzentzea.

Gizartean lehen mailako kultura, ohitura edota sinismenak daude, baita bigarren mailakoak direnak ere. Adibidearekin jarraituz, demagun lehenengo mailako balorea lehen aipatutako ezkontzaren garrantzia dela, eta bigarrena berriz, gazte garenean ezkondu behar garela. Marketing estrategiek bigarren mailako baloreetan eragina izan dezakete, balore horrekin bat egiten ez duen eslogana erabiltzeak ez luke marketing porrota ekarriko. Lehenengo mailako baloreei aurre egiteak berriz, porrot haundia eragingo zuen.


-Faktore politiko-legala


Hemen barnean aurreikusi ditzakegu klima politikoa, gobernuaren eginkizunen maila, arrisku politikoa eta egonkortasuna, gobernuaren zorra, defizita eta aurrekontu- superhabita, zor pertsonala eta korporatiboen maila, zorrak, arantzel- inportazioak eta murrizketak exportazioan eta nazioarteko finantza fluxuetan. Beste alde batetik, sindikatuen joera eta egoera badugu, lan segurtasun baldintza eta legeak...

Ingurune politikoak izandako garapen haundiak marketing erabakietan du eragina. Faktore honen protagonistak legeak, organismo gubernamentalak eta presio taldeak dira. Gure kasuan bezalaxe, Estatu interbentsionalistako herrialde batean egonda, iritzi orokorrekoa da merkatua askoz hobeto dijoala araudi sendo batekin.

Hori dela eta, marketing-eko ekintza gehienak arau eta lege askoren menpekoak dira.


-Faktore ekologiko eta naturala


Inputs bezala enpresek beharrezkoa dituzten baliabide naturalaz osatua dago ingurune naturala. Kezka ekologikoak asko hasi dira azken urte hauetan. Ura edo petroleoa bezalako baliabideak askoz eskasagoak dira, eta horrek produktu gehienen produkzio-kostua haunditzen du, eta ondorioz, amaierako produktuaren prezioa ere. Airea oso kutsatua dago munduko hiruburu eta herrialde askoetan. Eta azkenik, berotegi efektuaren ideia oso ezaguna da jada guztiontzat.

Marketing-eko adituek egoera nolakoa den ondo ezagutu behar dute, baita horren araberako erabakiak hartu ere. Gobernuen eskusartzea kontutan hartu beharreko beste zerbait da. Gobernu batzuek, gero eta gehiagok, ingurumena babesteko nahietan, batzuetan enpresen lana ostopatzen duten adibidez lege berri bat sortzen baitute.

3. Etorkizuneko Makroingurunea


Dakigunez, makroinguruneak denborarekin bere faktore eta esparruetan aldakatetak izango ditu. Hori dela eta guar egun bizi dugun egoeraren berri emateaz gain, etorkizunean nolako makroingurunea izango dugu azalduko dugu atal honetan:
  • Faktore demografikoari erreparatzen badiogu azken urteotan, Espainian demografi hazkundea ez da ia batere hazi 35-39 milioko biztanle bat utziz. Demografia ez hazte honek eragina izan dezake, batez ere 65 urteko helduen taldea hazten dolako eta 15 urtetik beherakoena berriz murrizten. Ondorio giras, estatuaren ongizatea pasiboki hasi beharko dela diote, hau da pertsona jubilatu horien eskutik. Bestetik, kontuan hartu behar da pertsonak urte gehiagoz bizi direla.

  • Faktore geografikoan ere, aldaketa batzuk eman dira; Oraingo aro honetan migrazio asko bizi dugu, bai lurralde barnean bai kanpoan. Batez ere amerikarrak izaten dira mugimendu hauek bideratzen dituztenak, %16ak bataz beste. Gaur egun lurralde epel eta mikopolien bila abiatzen dira, lehen aldiz metropoliak. Faktore honi jarraituz, etnia eta arraza desberdineko jende gehiago aurkitzen dugu gure kaletan, ala gertatzen da gehienbat AEBtan, aldiz Japonia da arraza bereko jende gehien biltzen duen estatua. Honen ondorioz, marketineko espezialistak, merkatu desberdinei aurre egin behar izaten diete, bai beraien esparruan bai beste lurraldetan.

  • Faktore ekonimikoari begiratzen badiogu berriz, 80.hamarkadatik hona soldatetan eta ingresuan aldaketak gertatu dira.Garai honetan esaldi bat erabiltzen zuten maiz amerikarrek: " nacidos para comprar". 90.hamarkadan berriz, " baby boom"-aren ondorioz, famili langileek beraien ingresuak eta norminak jasotzen hasi ziren. Azken urteotan, aberatsak gehiago aberastu dira, klase ertaina murriztu egin da eta behartsuak, berhartsu izaten jarraitzen dute.

  • Faktore naturalari dagokionez, enpresairiak lehenik eta behin , lehengaiak murriztu direla jabetu behar da. Airea eta ura errekurtso amaigabeak direla eman arren zenbait taldek hauek desagertzearen arriskua dagoela salatzen dute. Bestetik, kutsadura kontuan hartu beharreko printzipioa da, eta basoak eta elikagaiak behar bezala erabili beharko dira.

  • Faktore teknologikoa gaur egun pisurik handiena du, abantailak eta irabaziak ematen dizkigulako. Teknologia azken urteotan azkar aldatu da, kontuan hartzen badugu orain dela urte batzuk nolako zen. Produktu hauek konplexuagoak bihurtzen ari dira eta publikoak hauen segurtasuna nolakoa den jakin beharko luke.



4. DAFO analisia




INDARRAK
AHULEZIAK
BARRUKO ANALISIA
-Gaitasun ezberdinak
-Abantail naturalak
-Baliabide nagusiak (recursos superiores)
-Baliabide eta gaitasun eskasak
-Aldaketarako erresistentzia
-Langileriaren motibazio falta

AUKERAK
MEHATXUAK
KANPOKO ANALISIA
-Teknologi berriak
-Lehiakideen ahuldura
-Jarrera hartze estrategikoa (posicionamiento estratégico)
-Arrisku altuak
-Aldaketak ingurunean
(Adibide bat.)

Debilidades, Amenazas, Fortalezas eta Oportunidades hitzen siglak dira. Hauek enpresa batek merkatuan duen egoera lehiakorra markatuko du. Egoera lehikor hori bi toki ezberdinetan finkatuko da, makroingurunean eta mikroingurunean.

DAFO analisia Marketing Planaren barnean agertzen da konklusio kapitulu bat bezala. Kokapen analisia egin ondoren, zeinetan enpresak merkatuan izan nahi duen egoera zehazten duen, eta merkatu analisiaren ondoren (eskaria eta eskaintzaren azterketa), etapa honetan 4 faktoreak zein modutan izaten duten partehartzea enpresan aztertzen da. DAFO analisiaren azken helburua enpresaren helburuak finkatzea eta "oportunidades" eta "fortalezas" indartzen dituzten eta "debilidades" eta "amenazas" indarrik gabe utziko dituzten marketing estrategiak diseinatzea da.

Lau ezaugarri hauek bi multzotan banandu ditzakegu:


Kontrolagarriak

Indarra eta ahulezia mikroingurunearen barnean kokatzen dira. Enpresaren esku dago hauen kontrola.
Produktuaren inguruan ari dira gehienetan, produktu horrek zein indar edo ahulezi dituen konpetentziarekin konparatuz adibidez.

  • Indarrak: Instituzioak betetako ekintza edo gertaerek kopententziaren aurrean indar edo potentzia handiagoa izateko aukera ematen diotenean. Indarrak zure proiektua klase bereko gainerako proiektuetatik bereiztea eragiten duten barruko elementuak dira

  • Ahuleziak: Zenbait ekintza, gertaera edota enpresaren ezaugarriek, konpetentziaren aurrean ahulagoa egiten duten barruko elementuak dira. Instituzioaren martxa ona ostopatzen dute askotan ere.

Kontrolagaitzak

Mehatxu eta aukeretaz berriz, makroingurunea arduratzen da. Enpresaren eskuetatik kanpo dago hauen eraldaketa, baina garrantzi handia du hauek kontuan hartzea marketing plana burutzean, egokia izan daiten.

  • Mehatxuak:Instituzioak dituen helburuei aurre egin ezin dienean gertatzen da, hau da ekintza potentzialek ez diote uzten halakorik gertatzea. Kanpoan sortutako egoerak dira, proiektuarentzat negatiboak direnak. Askotan mehatxuak gainditzeko nahian estrategia berriak sortzen dira.

  • Aukerak: Instituzioak dituen helburuak lortzerakoan, ekintza potentzialek berauek bultatzeatzea errazten dizkiete. Horrela, beren helburuak lortzeko aukerak handiagoak izango dira. Aldaketa hauek, bilakaera teknologikoagatik bai merkatuan emandako aldaketagatik gertatu daitezke, horrez gain, eragina izango du biztalenriaren profilak, bizi baldintzak.... Hau da, kanpoan sortutako egoera positiboak dira, lokalizatzerakoan oso onuragarriak izan daitezkenak.


Ondorengo bideo honetan, DAFO analisia nola egiten den azaltzen du irakasle batek.




DAFOren analisia egiterako garaian kontuan hartu behar ditugu zeinbait ezaugarri, hauek azken batean nahitaezkoak direlakoak.
Lehenik eta behin, DAFO ondo bideratu nahi izanez gero, kontuan izan behar dugu bere sekreturik handiena, berau mantentzean datzala. Hau da, modurik sinpleenean, konkretuenean eta zorrotzenean.

Aldiberean, informazioa jaso eta behar den kuadrantean kokatuz gero gure egoera nolakoa den eta zein den ikusteo aukera izango dugu, hau da ikuspegi orokor bat izateko aukera izango dugu.

Bere beste ezaugarrietako bat,instituzioaren prozesu pentsakorretarako erabili behar da, orainaldirako bai etorkizunerako egoeraz jabetzeko. Esan duguna kontuan hartuz gero, DAFO edo AMIAk instituzio bateko irudi estatikoa ematen digu. Hori dela eta, dokumentu horri mugimendua eman ahal izateko, denbora tarte jakinetan berritu eta aurrerakuntzak sartu behar zaizkio. Batez ere, berrikuntzaren bat tartekatzen denean egingo dizkiogu mugimenduak.


5. Adibidea



DAFO analisia zertan datzan hobeto ulertzeko, benetako kasu baten adibide praktikoa aztertzea da hoberena. Horretarako, Ardoa enpresaren DAFO analisia aukeratu dugu. Ardoa izeneko enpresak noski, ardoa produzitzen du. Nafarroan kokatuta dago eta bertako Jatorri Izena duten ardoak egiten ditu.

Aurrerago esan dugun moduan, indarguneak eta ahuleziak mikroingurunearen barruan sartzen dira eta mehatxuak eta aukerak makroingurunearen barruan. Guri dagokion gaia makroingurunea izan arren, adibidean mikroinguruneari dagokiona ere aztertuko dugu, gauzak argi gera daitezen.


5.1. Ahuleziak (mikroingurunea)

  • Enpresak Ardoa izena izateak ukapena sortzen du jendearengan, honek ekoizpen industrialeko konnotazioak baititu.
  • Garrantzi handia duten inguruneetan salmenta eskasak ditu, eta ia nuloak beste ingurune batzuetan.
  • Banaketa sare txikia eta txarto antolatuta dago. Gainera kontsumo handiko gune batzuei ez diete jaramonik egiten.
  • Segmentu bakar batean gehiegi zentratu dira eta honek mugak jartzen dizkie.
  • Ezarpen txikia elikaduraren sektorean.


5.2. Mehatxuak (makroingurunea)

  • Nafarroan oso indartsuak diren eta merkatua bereganatzen duten beste hiru bodega daude.
  • Kontsumitzailearen ohiturak aldatzen ari dira.
  • Ardoaren salmenten %76 ardo popularrak dira, eta hauen kontsumoak behera doa.
  • Gazteek oraindik ardo gutxi kontsumitzen dute.
  • Orokorrean ardoaren prezioa igotzen ari da.


5.3. Indarguneak (mikroingurunea)

  • Banaketaren profesionalen arabera, Ardoak egiten duen ardo gorria ona da.
  • Madrileko delegazioak eta Valentziako banatzaileek Ardoaren lan eraginkorra azpimarratu dute.
  • Orokorrean, Ardoak egiten dituen ardoen presentazioa egokia eta erakargarria bezala kontsideratua dago.


5.4. Aukerak (makroingurunea)

  • Nafarroako ardo gorriak Espainiako hoberenak dira.
  • Nafarroako ardoen salmentak %2,1 igo du.
  • Jatorri Izena duten ardoek eskaera handia dute.
  • Nafarroako ardoen prezioak oso lehiakorrak dira.


5.5. Ondorioak


Enpresa guztiek, bai handiek, bai ertainek eta bai txikiek DAFO analisia egin behar dute. Analisitik aterako dituzten ondorioen arabera, euren helburuak finkatuko dituzte eta marketing plana osatuko dute, indarguneak eta aukerak kapitalizatuz eta ahuleziak eta mehatxuak borrokatuz. Enpresa batentzat bere norabidea ezagutzea eta etorkizunera begiratzea oso garrantzitsua da, eta DAFO analisirik egin gabe oso zaila da jakitea momentuko egoera zein den. Etorkizuna planteatzeko beharrezkoa da oraina ezagutzea eta hori egiteko erarik eraginkorrena DAFO analisia da.


Makroinguruneko faktoreen artean enpresarengan eraginik izan ahal dutenak aztertu behar dira helburuak lortzea erreztu edo oztopa dezaketen jakiteko. Batzuk aukerak eman ahal dituzte, eta beste batzuk mehatxuak izan daitezke.

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten enpresek herrialde honetako faktoreak aztertu beharko dituzte, egoera zein den jakiteko eta hark eskaini ditzakeen mehatxuak saihestu eta aukerak probesteko. Enpresaren arabera, ezberdinak izango dira aztertu beharreko puntuak. Bere jarduera ekonomikoa zein den eta zein sektoreri dagokion kontutan hartuta, asko aldatu daitezke gauzak batetik bestera. Era berean, bere zabalkundearen mailak ere diferentziak suposatuko ditu. Hala ere, azterketa orokor bat egin daiteke. Gurean jarduten diren enpresek bi ingurune nagusi hartu beharko dituzte kontutan: Euskal Autonomia Erkidegoarena eta Espainiako estatuarena.



6. EAEren ingurunea


6.1. Ekonomia:

Espainiar Estatuko PIB osoaren %6.2 suposatzen du, PIB industrialaren %10.45a eta esportazioen %9.2. Gauzak horrela, esan daiteke estatuko herrialderik garrantzitsuenetariko bat dela, ekonomia arloari dagokionez. Hala ere, orain, mundo osoa astintzen duen krisiaren eraginez, jarduera ekonomikoak geldiune bat pairatu du, eta, besteak beste, EREak eguneroko kontu bilakatu dira enpresetan. Gainera,
langabeak 180.000 baino gehiago dira Hego Euskal Herrian.

Zergei eta hauen kobratze-sistemari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan sistema ezberdin bat jarraitzen da estatuko gainerako lurraldeetan baino. Normalean estatuko administrazioak jasotzen ditu zergak, baina EAEn bere administrazio propioek egiten dute lan hori: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoek. Hau Kontzertu Ekonomikoari esker gertatzen da. Zergak bildu ostean, kupo bat ordaindu behar zaio estatuari, bi parteen artean adostutakoa.

EAEk bere Pertsona Fisikioen Errentaren Gaineko Zerga propioa dauka, eta Sozietateen Gaineko zerga berezia. Esan beharra dago hau askoz ere baxuagoa dela estatuaren gainerako lurraldeek ordaintzen dutenarekin konparatuta. Hau aukera ona izan daiteke enpresentzat, gutxiago ordaindu beharko baitute Euskal Autonimia Erkidegoan burutzen badute beren jarduera ekonomikoa.



6.2. Industria:

Historikoki Industriak eta eraikuntzak izan dute garrantzi gehien herrialde honetan, ekonomiaren ekoizpenaren %38.18a suposatzen duelarik. Hala ere, gauzak asko aldatu dira urte batzuen bueltan. 1980. urtearen inguruan, krisi ekonomiko bat jaso zen eta berrindustrializazioaren ondorioz atzerakada garrantzitsua sufritu zuen ekonomia. Ordura arte bigarren sektorea izan bazen garrantzitsuena, ordutik aurrera tertzializazio eman zen eta biztanle gehienak hirugarren sektorean egiten dute lan. Berreskuratu ostean, penintsulako gune aberetsenetakoa da. Bere renta per capita 32133 eurotakoa da, bataz bestekoa baino %34 gehiago, eta hurrengo komunitatea baino 1023 euro altuagoa.


6.3. Sindikatu nagusiak:

Kontutan hartu behar da Hego Euskal Herriko sindikatuetara afiliazio-maila Europako altuenetarikoa dela. Hainbat sindikatu daude, eta ideologia hagitz ezberdinak defendatzen dituzte. Kontutan hartu beharko du enpresak hori, bere langileek izan ditzaketen jokaerak eta eskaerak aurreikusi ahal izateko. Hauek dira sindikatu nagusiak:

- Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB)
- Eusko Langileen Alkartasuna (ELA)
- Ezker Sindikalaren Konbergentzia (ESK)
- Eukal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE)
- Comisiones Obreras de Euskadi (CCOO)
- Unión General de Trabajadores (UGT)



6.4. Patronala:

Enpresa-buruek ere beren elkarteak sortu dituzte, haien interesak eraginkortasun handiagoz defenditu ahal izteko. Hauek dira bi erakunde nagusiak:
- CONFEBASK
- Círculo de Empresarios Vascos



6.5. Energia:


Energia inportatu beharra dauka, ez baitauka baliabide propiorik. Hala ere, lau zentral termiko daude: Pasaian (Iberdrola), Ciervana (Iberdrola, EVE, Repsol, BP), Amorebieta (ESB, Osaka Gas), Santurtzi (Iberdrola).



6.6. Osasun sistema:


Osakidetza deitzen da Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu publikoa, guztiontzako doakoa. Jakina, langileek baja hartzeko aukera dute.



6.7. Politika:

- Estatutua:

Autonomia honek gainerakoak baino eskumen gehiago dauzka, hezkuntzaren gainean eta finantziazioari dagokionez (kontzertu ekonomikoen bidez adostua). Honek zergetan eragina dauka, bere sistema estatuak duenaren ezberdina delako.

- Gobernua:

PSEk gobernatzen du PPrekin batera. Lehendakaria Patxi Lopez da. Hau posiblea izan da hiru herrialdeetako bakoitzari diputatu kopuru bera ematen zaizkiolako, batetik, eta ezker abertzaleari emandako bozkak zenbatuak izan ez zirelako, bestetik. Horregatik, bere legitimazioa kuestionatua izaten da askotan, eta, beraz, esan daiteke egoera ez dela oso egonkorra.

- Parlamentua honela dago osatuta:

PNV (30 parlamentario), PSE (25parlamentario), PP (23 parlamentario), EA (parlamentario 1), Aralar (4 parlamentario), EB (2 parlamentario), UpD ( parlamentario 1)



6.8. Demografia:

Hazkundea %0.54koa da, eta populazioa nahiko zaharkituta dago. Ez dira haur asko jaiotzen, baina duela zenbait harmakada asko jaio ziren, eta horregatik desoreka bat dago gazteen eta zaharren artean. Egoera orekatu egiten da apur bat aktiboen eta ez aktiboen artean inmigrazioari esker.

Hiriguneetan kontzentratzen da batez ere populazioa, eta zonalde horietan dago dinamismo ekonomiko gehien, hor kontzentratzen baita jarduera ekonomikoa. baina landa eremuetan biztanle asko bizi dira, elkarrengandik hagitz sakabanatuta.




7. Espainiako ingurunea



Espainiar estatuaren egoera orokorra ere kontutan hartu beharra daukate enpresek, hark ezartzen baititu hein handi batean jarduera ekonomikoaren arauak eta egoeraren nolakotasuna. Hauek dira kontutan hartu beharreko puntu nagusiak.

7.1. Politika:


Indarrean dagoen gobernu sistema monarkia parlamentarioa da. Kontutan hartzekoa da estatu autonomikoa dela, eta autonomiek eskumen zehatzak dituztela, besteak beste jarduera ekonomikoa erregulatzeko. Hori Hego Euskal Herrian nabariagoa da, izan ere, beste autonomiek baino eskumen gehiago dituzte, zerga-kontuetan esaterako. Autonomia hauek erregimen berezikoak dira, eta besteak erregimen komunekoak. Guztira 17 komunitate autonomo eta 2 hiri autonomo daude.

Halaber, Espainiako estatuan kultura ezberdinak biltzen dira, hainbat hizkuntza mintzatzen direla eta mugimendu independentistak daudela. Enpresek aintzat hartu behar dute hau beren produktuak kaleratzean erabilitako hitzkuntza eta moduak zaintzeko, inor mindu ez dezaten edo polemikarik ez sortzeko (edo bai, hori baldin bada euren asmoa).

Nazioarteko harremanei dagokionez, Espainia honako erakundeen parte da:

- Nazio Batuak
- Organización del Tratado Atlántico Norte
- Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico
- Europar Batasuna
- Organización para la Seguridad y la Cooperación en Europea

Hauetaz gain, harremanak ditu Batasun Latindarrarekin, Iberoamerikako Nazioen Komunitatearekin eta ABINIArekin.


7.2. Demografia
:

Guztira, 45.989.016 biztanle inguru ditu. Horietatik gehienak kostaldean eta Madril inguruan bizi dira. Bertan kontzentratzen da aktibitate ekonomikoa, eta enpresa gehienek bertan dute beren kokalekua. Bitartean, barnealdeko zonaldeak oso gutxi poblatuta daude, eta ekonomiari dagokionez dinamismo gutxiago dago. Honetaz gain, Hego Euskal Herrian ematen den joera bera jarraitzen du estatuak ere, biztanleriaren zahartzeari dagokionez: hori nabariagoa da barnealdeko zonaldeetan eta landa eremuetan, gaztean periferietara edo Madrilera joan ohi baitziren lan bila, eta zahartzea areagotu egin zuten, gaur egun biztanle gehienak zaharrak direlarik eta jaiotza tasa hagitz txikia bihurtuz.


7.3. Ekonomia:


Batez ere hirugarren sektorera dago bideratuko espainiar estatuaren ekonomia, bigarren sektoreak eta batez ere lehenengoak garrantzi txikia dutelarik. Turismoa da bereziki inportantea, mediterraneoko kostaldean kontzentratzen delarik jarduera hau.

Kanpo merkataritzari dagokionez, inportazioak esportazioak baino askoz handiagoak dira, eta, beraz, balantza desorekatua beharko luke. Turismoari esker konpotzen da, ordea, egoera, eta horrela ez da diru galerarik ematen kanpo merkataritzan
.

Azken urte hauetan, baina, egoera asko aldatu da, mundo mailako krisiak ere kolpatu baitu ingurune hau. Jarduera ekonomikoan geldiune bat eman da, eta langabezia asko igo da.

7.4. Ingurumena:

Espainiak Kiotoko protokoloa sinatu zuen, baina ez du betetzen, eta hark finkatutako helburuetatik oso urrun dabil. Alegia, kutsadura arazo garrantzitsua da. Gainera, urbanizazio basatiaren ondorioak nabariak dira, batez turismoaz bizi diren kostaldeko guneetan.

8.POWER POINT-a








9. Erreferentziak eta Bibliografia


https://www6.euskadi.net/r51-341/es/contenidos/informacion/6981/es_2319/es_12221.html
http://es.wikipedia.org/wiki/An%C3%A1lisis_DAFO
http://es.wikipedia.org/wiki/Pa%C3%ADs_Vasco
http://es.wikipedia.org/wiki/Espa%C3%B1a

http://navarro152968.files.wordpress.com/2007/12/macro-y-microentorno.jpg
http://www.microsoft.com/business/smb/es-es/marketing/dafo.mspx
http://fundamentodemercadotecnia04.files.wordpress.com/2009/04/cropped-imagen2.jpg
www.forpas.ues.es/aula/calidad_curso_practico/Caso13.pdf
http:fudamentodemercadotecnia04.wordpress.com/el_entorno_del_marketing_macroentorno
http://es.wikipedia.org/wiki/An%C3%A1lisis_del_entorno#El_macroentorno
http://www.wordreference.com/definicion/input
http://2.bp.blogspot.com/_0lpIOpVOayQ/Sw2U1gpYP8I/AAAAAAAAAB0/WYOOy6b55ug/s1600/social-media-marketing.jpg
-"Principios de Marketing", Philip Kotler eta Gary Armstrong.



argazki_makroing..jpg